Skip to content

Gardena

Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Dena ilun dago ur nahasi hauetan Eta orain ez da ikusten hondoa Hankekin ez dut ikutzen ezer eta Zertan datzan nahi nuke ulertu orain Honela Dena egin zait iluna Eta orain, honela Dena egin zait iluna Begiratu dut alde guztietara Eta ez da argi izpirik inun Gerturatu zaitez labarrera Eta izan nire bide, nire itsasargi orain Honela Dena egin zait gardena Eta orain, honela Dena egin zait gardena Handik bota ezazu sokaren alde bat Eta bestea lotu zure gorputzera Eta zin dagizut ez dudala inoiz Ez dudala inoiz askatuko Handik bota ezazu sokaren alde bat Eta bestea lotu zure gorputzera Eta zin dagizut ez dudala inoiz Ez dudala inoiz askatuko Honela Dena egin zait gardena Eta orain, honela Dena egin zait gardena