Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Kontinente zaharra
Anari
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Itsasoan mugak, patrullek zainduak
Milaka kilometro perimetratuak
Bigilantzia kamerak, Schengen, poliziak
Aintzinako basoetan labanak eta hesiak
Atzera eta atzora nahi duen munduan
Beldurraren narrazio konpartituak
Estutzen eta estutzen migrazio legediak
Kontinente zaharra irla blindatu bat da ia
Hautsezinak baina hauskorrak, aldi berean
Libre sentitzen gara bizitza auto-sitiatu batean
Demagun, hodeiertz mugarik gabe bat
Zilar koloreko arrats batean itsasoaren ertzean
Gure intimitatearen bunkerrean
Intimitateen bunkerrean
Gure bunkerrean