Skip to content

Libre

Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Hil ostean birsorturik, zilbor-hestea mozturik, berriz munduratu nahi dut baina zu barik. Maitasunez hil baino lehen, utzi libre! Traizio lasai bat egingo dizut: zeruan enarak ikusi ditut, segitzeko deiak aditzen ditut. Noan libre! Ezinezko ametsek batu gintuzten eta ikusi ditugu egi bihurtzen elkarrekin. Besoak zabal-zabalik, zazpi malko jausi zaizkit erditze-ura bezala begietatik. Lur agortu hauek utzirik, airera abandonaturik, libre! Traizio lasai bat egingo dizut: zeruan enarak ikusi ditut, segitzeko deiak aditzen ditut. Noan libre! Eta naizen bezala maite banauzu ez zaizkidazu orain hegoak moztu; berandu da. Hegoak zabal-zabalik. Heriotz-kanpaiak entzuten ditut, adio kantu hau eskaintzen dizut. Hegan egin, libre! Hegan egin, Libre!