Ttiki ttikitik
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Ttiki-ttikitik aitak eta amak fraide ninduten asmatu
Bai eta ere, Salamankara, ixtudiante bidaldu
Salamankara nindoalarik bidean nuyen pensatu
Ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu
Ostatu xume pollit batean gosez gelditu bainintzen
Nexka xarmant bat ari zitzaudan mahagainean zerbitzatzen
Begia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen
Aingeru hori, ordu berean, ene bihotzean sartu zen
Hitz erdi batez maite nuela erran nion bearrira
Bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan zen kanpora
"Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura
Ez da sekulan ene gogotik histuren zure itxura."
Gure jaunkoak egin banindu zeruetako giltzari
Azken orenean jakinen nuyen atea nori ideki
Lehenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi
Azken orenean, segeretuan, ene maite pollitari
Lehenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi
Azken orenean, segeretuan, ene maite pollitari