Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Mariñelaren Zai
Sorotan Bele
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Arotzak zuen alaba bat:
zan herriko xarmangarriena.
Bi gizonek nahi zuten jabe izan
haren bihotzaz... nola esan?
Zer dun, zer dun, ene alaba?
Marinela maite dut aita
Ez al dun ulertzen? Ezinezkoa da!
Jauntxoa da hiretzat maitia.
Orduan egarriak denak ziren bat
maitasun ukatuarentzat.
Jauntxoa dator hire esku bila.
Marinela Irlandara doa.
Hala izan tzan, ezkontz behartua.
Aberatsik ez ziren han.
Ta guztiak dantzan, guztiak alai.
Mail ezberdinak ahaztuaz.
Zer dun, zer dun, ene alaba?
Marinela maite dut, aita.
Ez al dun ulertzen? Ezinezkoa da,
Jauntxoaren emaztea zara!
Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura leihoan
marinelaren zai, zai.
Itsasoan du itxaropena.