Zauria
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Zeuri jarri naiz idazten
Beltzak irentsiz zuria
Negar tanta baten islan
Bistan zauria
Zeuri ozen irakurtzen
Ziur entzungo ez duzun arren
Alperrik dela pentsatzen
Amets gaiztoen saminak ixten
Lehena begira
Historia ber-ikusten
Istorioa bir-sortzen
Bat izan ginenean
Bi norabide bakarrean
Zaila erreza eginez
Ilusio antzu berriez
Gerora begira
Urrundu ginen arte
Ilundu arte
Kilometroak
Bitartean
Lurra bion lotura
Erraietan
Begi beltzen sua
Argitsua
Zuria soinean
Oliba azala
Bihotz gorria
Zu nire gogoan
Azken laztana
Galdua, ostua
Zu Palestina
Mugak harresiak
Nonahi izua, suntsidura
Zu Palestina
Mundu guztiaren aurrean
Eskutik utzia
Zu Palestina
Zoru zuriaren planetan
Odol husten zauria
Zu Palestina
Zeuri!