Zaldun Inaute Berpiztuak
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Alboratzeko gaitasun aparta, bertute kardinala
Ahantzita daude ehortzitako, zokoratutako hitzak
Zentzu bakar bateko bideak. Zentzugabekeri zuzenak
Ahaztuta daude lurperatutako, hobiratutako hitzak
Itxura aldatu, desitxuratu. Ongi etorri emanaldira
Itxura gorde, itxuratxartu. Zaldun-inaute berpiztuak
Aspaldikoa albora utzi . Ez du axola nork, nor, non
Asmatu dute,hasi dira berriz. Bertute morala da
Zentzu bakar bateko bideak. Zentzugabekeri zuzenak
Ahaztuta daude lur hartutako, hobiratutako hitzak
Itxura aldatu, desitxuratu. Ongi etorri emanaldira
Itxura gorde, itxuratxartu. Zaldun-inaute berpiztuak
Antzezleku honetan ordainsari merkerik izango al da?
Buelta emateko aukerarik ez. Irri garratza malko gezez
Aurre egiteko denak daude prest. Dantza dezatela ilundu arte
Adoretsuak koldarren munduan
Itxura aldatu, desitxuratu. Ongi etorri emanaldira
Itxura gorde, itxuratxartu. Zaldun-inaute berpiztuak