Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Psikosintesia
Saia Goait
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Ni betidanik naiz garena
Berak egiten nau naizena
Garuna bitan ta erdian hutsuna
Harea irrazionalak
Irensten du, irensten nau
Irensten du nire izate ale apurren duna
Genetika herentzia
Haurtzaroko bazterketa hazia
Bakardadeak
Oparitu zidan lagun berezia
Nere bizi oinarria
Eguneroko pozoi dosia
Psikosintesia
Ingurukoen buruhausteak
Hitz egokiak aukeratzean
Gizarteratzearen mila klixeak
Albora begiratu ta
Zuen lotsa, irrien hotsa
Gainezka duzue niganako indiferentzien poltsa
Genetika herentzia
Haurtzaroko bazterketa hazia
Bakardadeak
Oparitu zidan lagun berezia
Nere bizi oinarria
Eguneroko pozoi dosia
Psikosintesia
Barnera begira
Begirada galduaz
Basamortu honetan sena oasi bat da
Batak bestea eustearen
Pisuak galkatzen dit burmuina
Zein da, zein da
Nork du konponbide duina?
Medikazioa garraia ezineko zama
Autolesioa da nire arma
Barrua hustu
Azaleko poroak zabaldu
Gure gorputzak beste arnasgune bat behar du
Elkarri iseka, gorrotoari belarria jarri
Ezin ikusia ta elkarren egarri
Baina putzu uherretan
Ezer edatekorik ez
Ta putzuen isladetan
Ageri dena ni ote naizen jakiteko
Burua sartu behar dut barrura
Ezin kendu ito beharraren gura
Burua sartu behar dut barrura
Ezin kendu ito beharraren gura
Burua sartu behar dut barrura
Ezin kendu ito beharraren gura
Burua sartu behar dut barrura
Azkenean aske izango da