Skip to content

Horma eta haizea

Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Guztia harrika itzaliz lehor esan zenidan: "argi gutxirekin askotan hobe ikusten da". Ametsen zama arindu genuen topa eginez euren alde, bat bera ere bete gabe. Aurkitu zaitut, ilunpetan horma ezagun bat bezala. Aurkitu nauzu, ihesean lagun duzun haizea bezala. Ikarak doinu ederrenez kantatu zenizkidan: "hegazti guztiak zeruan iltzatu dituzte". Mundu honetara jaurti gintuzten helbururik aipatu gabe, galderek dena bete arte.