Gazi gozoak
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Eguzki izpiak
Aurpegian goizetan ematean
Sortzen dizkit barnean
Sentimen gozoak
Lehioak ireki
Goitik bera euria barra barra
Azaleratzen ditu
Sentimen gaziak
Distira bila, nora begira
Hegalak astindu altxa besoak
Belea nintzela esan zidan zozoak
Argitu nahi ditut begi lausoak
Doan daitezen sentimen gazi-gozoak
Umore egunetan
Zoriontsu sentizen naizenetan
Berriro agertzen dira
Sentimen gozoak
Pentsatzen hasi eta
Nekatuta esnatzen naizenetan
Ohikoa hegoak bihurtu dira
Sentimen gazia
Distira bila, kanpora begira
Hegalak astindu altxa besoak
Belea nintzela esan zidan zozoak
Argitu nahi ditut begi lausoak
Doan daitezen sentimen gazi-gozoak
Iritsi da lehiatzeko garaia eta beharra
Aurre egin izateko galduta nuen indarra
Sentimen gozoz bete bularra
Adiok negarra