Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Dena Oskol
Izaki Gardenak
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Susmoa da
Baina, agian, hanka sartzeek
Ez dute balio
Jada ikasteko ere
Eta zaila da
Baina pentsa
Guztia barruan gordez
Iraungo duzula
Bertan ito arte
Bideak txiki egin zaitu
Itzalek hartu
Eta orain dena zara oskol
Nahi zenuke
Labana zorroztu berrien
Distira hotz hori
Gordetzea zure hitzek
Bilatu bai
Baina ez duzu
Egin nahiko zenukeen
Hori azaltzeko
Aditz egokirik aurkitzen
Bideak txiki egin zaitu
Itzalek hartu
Eta orain dena zara oskol
Hormatua duzu azala
Eta muinetara
Iristerik ez dago
Bideak txiki egin zaitu
Itzalek hartu
Eta orain dena zara oskol
Hormatua duzu azala
Eta muinetara
Iristerik ez dago