Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
ZURE ORBAINA
En Tol Sarmiento
Popularity · Moderate
+
Original
0
0
Listen
YouTube
1
2
3
0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Pentsatu nahiko nuke ez zinela joan
Ez zela izan bakarrik nire errua
Baina badira ere bizitza honetan
Aurreikusten ez diren kolpeak
Ilunabarretako garagardo hotzak
Elkar banatzen genituen bidaiak
Baina ez ginen ausartu azken urtetan
Esatera gure arteko egiak
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait
Zure orbaina
Ez zaitut gehiago nire sareetan
Etxea goitik behera aldatu dut baina
Begiak ixten ditudan bakoitzean
Denak hartzen du zure usaina
Orain nigandik hain gertu baina hain urrun
Burutik gure abestia ezin kendu
Zergatik egon ginen hainbeste egun
Sinisten gure arteko gezurra?
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait
Zure orbaina
Aurrera egin arren beti hor zure orbaina
Zure orbainak
Irakatsiko dit nola ihes egin zauritik haratago
Zure orbainak
Gogoraraziko dit zergatik naizen lehen baino askeago
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait
Arrosa bat oihuka errautsen artean
Itsua izan nintzen gure sutean
Nahiz ta bizirik irten nago zaurituta
Aurrera egin arren beti geldituko zait
Zure orbaina
Aurrera egin arren beti hor zure orbaina
Zure orbaina