Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Orfidentalak
Anari
Popularity · Low
+
Original
0
0
Listen
YouTube
1
2
3
0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Bizi zaituen animalia izu hori
Zeru gorri baten pean mundua gurutzatzen
Azazkalak, ilea eta beldurrak
Baino hazten ez zaizkizuna
Animalia horrek
Bere bizkarrean idatzita daramatza laztanez eta harramazkaz
Itzalen izenak
Gizon eta emakumeenak
Leku eta egunenak
Denak ederrez eta minez
Izen horiek denek osatzen duten zerrenda
Zuk kaltetuen zerrenda
Zuk eta zeu ere
Behin geuk eraikitako ametsen eraiste neurtuak, desertzio, desertuak, larrialdietako deiek
Denak banan-bana zure aurrekari penalak: zeru gorriak, oreinak eta orfidalak
Gehiegi luzatzen diren salbuespen egoeretarako emergentziazko planak
Denak banan-bana, zure aurrekari penalak: makrojuizio intimoak, sexua, heriotza eta orfidalak; gehiegi luzatu ziren salbuespen egoeretarako emergentziazko planak
Eta zuk bizitza deitzen diozun bide horrek, zuri beti sasitu izan zaizun arren
Bere ederrak eta minak idatzi dituzten zure aurrekari penalak
Zeru gorriak, oreinak, desertu eta maitaleek horiek denak bizkarrean
Karraio daramatzan
Animalia izu eta ederra zara