Skip to content

Irakurketa

Sugan
Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Odol gorriaren norabidean oinazerik sentitzen al duzu? Arbasoen izenik nolabait oroitzen al duzu? Bizia ordainetan, saldu eta galdu, birrindu, gorrotatu eta kakaztu dutenen izenik baduzu? Atzean uztea izana izango delakoan, gizakiaren bidea bilatzerakoan, etsai bakarra denbora, borrokarako bultzaden eta aztarnen beharren irakurketa egiten dut gerora, ordutik hona. Guztiok goazela zulora laztana etorkizunarekin batera. Amets gaiztoak saihestu iezazkidazu, ez zarela berezia esatea, barkatu! Odol gorriaren norabidean oinazerik sentitzen al duzu? Arbasoen izenik nolabait oroitzen al duzu? Bizia ordainetan, saldu eta galdu, birrindu, gorrotatu eta kakaztu dutenen izenik baduzu? Atzean uztea izana izango delakoan, gizakiaren bidea bilatzerakoan, etsai bakarra denbora, borrokarako bultzaden eta aztarnen beharren irakurketa egiten dut gerora, ordutik hona Bizitzaren ganorak beldurtzen bazaitu babestu orainean gure artean. Pentsa ezazu bakarra ez zarela, senti ezazu oihu hau zuretzako, sentitu!