Skip to content

Zergatik? Hargatik!

Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Lanbroen artean galtzea denbora xahutzea dela Zalantzan jartzea, bekatu al da? Eguzki bakarra, al dago munduan? Hamaika dakuskit nik iluntzetan. "Zuhaitzak mardulak dira adaburuan". Gaur hosto denak aurkitu ditut zoruan. Gainerakoen begiradaren pean Margolanak al dira benetan libreak? Egunero, kolore bat aukeratzean, Lausotzen zait irizpidea. Zurruntasunari mesfidantza! Abesti bakar batendako mila dantza. Ekaitzak dakartza ortotsak, Izaera atzarri baten ahotsak! Zergatik hautua da beltz edo zuri Bertzerik badela badut nabari? Ez legoke gaizki ohiko txanponari Aurkitzea hirugarren aurpegi hori! Zergatik? Hargatik! Ulertzen al dun hik? Ez dago abarrik!