Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Mendian Gora Rap
Lin Ton Taun
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Mendian gora haritza
Ahuntzak haitzetan dabiltza
Itsasoaren arimak dakar
Ur gainean bitsa
Kantatu nahi dut bizitza
Usteltzen ez bazait hitza
Mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza
Kantatu nahi dut bizitza
Usteltzen ez bazait hitza
Mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza
Euskal Herriko tristura
Soineko beltzen joskura
Txori negartiz bete da eta
Umorez ustu da
Emaidazue freskura
Ura eskutik eskura
Izarren salda urdina edan da
Bizi naiz gustora
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai
Euskal Herriko poeta
Kanposantuko tronpeta
Hil kanpaiari tiraka eta
Hutsari kolpeka
Argitu ezak kopeta
Penak heurentzat gordeta
Goizero sortuz bizitza ere
Hortxe zegok eta
Muendua ez da beti jai
Inoiz tristea ere bai
Baina badira mila motibo
Kantatzeko alai
Bestela datozen penei
Ez diet surik bota nahi
Neu hiltzen naizen gauean
Eizue lo lasai
Eizue lo lasai
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai
Muendua ez da beti jai
Inoiz tristea ere bai
Baina badira mila motibo
Kantatzeko alai
Bestela datozen penei
Ez diet surik bota nahi
Neu hiltzen naizen gauean
Eizue lo lasai
Eizue lo lasai
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai
Geu hiltzen garenean
Eizue lo lasai