Skip to content

Frantses Euskaldun Bat Etorri Zait

Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Frantses euskaldun bat etorri zait Ipinitzeko bertsöak Deklaratuaz haren etxëan Gertatu diran kasöak Danak ez dira errexak baina Esango ditut batzuak Argitasuna ematen badit Gure Jaun amorosöak Hogeita hamar urte daukazkit Oraindik franko gaztëa Eta andrëak bi gutxiago Hau bizimodu tristëa! Hark niri egin dizkidan gauzak Esateköak ez dira Txurrero batek engainatuta Eraman dit emaztëa Bëhar bezela funtzionatzen Ez dago errex fabrika Lau urte pasa alkarrekin eta Ez degu izan haurrikan Ahalegin egin faltan ez daukat Kontzientzian zorrikan Orain Parisen txurröak saltzen Han omen dabil karrikan Txurreröaren lan senzilöa Da asko irabazteko Horrek behinik behin ez du egiten Mantendu eta jazteko Andrëarekin alkar hartuta Ni modu hontan uzteko Bi kristau gaixto nahiköak dira Bazter guztiak nahasteko Ni emaztëak utzi ninduen Estadu triste batëan Beste batekin alde egin zidan Hanbat beretzat kaltëan Txurröak janez ederki dabil Diruak ahitu artëan Zer esan bëhar ote dit neri Josafatera jöatëan? Txurrero hori zer gizona den Sinistu entzun deguna Lan egiteko gogöa falta Eta mingaina leguna Bedeinkatua izan dedila Aldegin zuten eguna Gizarajöak harrapatu du Bere moduko laguna