Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Noraezean
Hesian
Popularity · Moderate
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Iragan hotza, garai arrotza
izara baten azpian.
Izar txikia ahulegia, handia izan nahiean.
Maitasun eza, bide nekeza
helmugarik ez duena.
Arima hila, hitz baten bila,
ilargiarekin dantzan
Ihes egin nahi nuke (e)ta ez galdetu zergatik,
noraezean nabil agertu ziñenetik
Etorkizuna, gailur urruna
argiak itzali dira.
Sentimenduak gezur antzuak zuri-beltzean jaioak.
Bakardadea, nire jabea
berriz esnatzen ari da.
Izaten latzak, bidai garratza
malkotan itotzeko zain.
Ihes egin nahi nuke (e)ta ez galdetu zergatik,
noraezean nabil agertu ziñenetik (bis)