Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
guda
Berri Txarrak
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Zuk diozu erlojua, nik eskuburdina: zain dagoena beti zeozeren zain egongo da
Zuk diozu etorkizuna, nik beste gezurren bat: historia-liburuen zama gure sinesmenetan
Zuk diozu helmuga, ni haratago noa, haren ondorengoaz ohartuta:
garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda
Zuk diozu argia, eta nik haren itzala: kanpoan denak ere bihotz zati bat uzten du barruan
Guk diogu bakea, guk erabakitzea: bidea norabide hitzaren erdi soil bat delako
Zuk diozu helmuga ni haratago noa haren ondorengoaz ohartuta:
garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda
Troiako zaldi bildumarekin bete ditugu gure kortak
gure lorpenen kontra altxatzera kondenaturiko gerrilla gara.