Nire Etxeko Artista
Akaleia/Olaia Inziarte
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Artista izatearen loturen jabe
Gogaitzen dire guztien bozeramaile ere
Ama artista izan nahi dut hemendik kanpo
Ihes egiteko gogoa sartuko zaidan arte
Beti gehiago, beti gehiago nahi
Aurreikusi ezin den guzti horrek utzi nau blai
Ere bai
(Beti gehiago nahi)
Zerbaiten faltan abesti hau sortzeko
Orain bukatu edo hobe aurrerago?
Nere kantuak ez badu deus balio
inorri ez dio minik egingo
Nire etxeko artista preziatuena
Amaren artista kuttuna izatea ez al zen ba nahikoa?
Orain kargu egin beharko duzu gainera
Etortzen zaizun guztiaz, edo etortzen ez denaz
Ilusioak amorruak baino
Gehiago mugitzen nauen bitartean
Ez naiz gehiegi kezkatuko
Zerbaiten faltan abesti hau sortzeko
Orain bukatu edo hobe aurrerago?
Nere kantuak ez badu deus balio
inorri ez dio minik egingo
Eromena da ilusioak beste zerbait
Bilakatzearen gogo falta
Eromena da eromena ez dena
Serioegi bihurtzen den pasioa
Hanka non jarri jakitearen faltan
Saiatuko naiz joaten lo egitera
Hemen eroek egiten dugu amets
Baina guk ez dugu lortzen loa hartzen erez