Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Efemerideak
Anari
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Parean eseri zaidan neska horrek ez daki
Berak daraman jertsea erantzi niola behin beste bati
Barrurantz begiratzen du berak leihotik
Halako kotxe gorri batean maitatu zuen aspaldi
Kotxe gorrikoak ikusi du kalea gurutzatzen
Bihotzak salto egin dio; jiratu da, eskerrak bera ez den
Ez dena bada beste norbaitentzat, norbait ordea
Nahi gabe ukitzen diogu elkarri efemeridea
Efemerideak gugan zauriak direlako
Norberak bakarrik minez ospatzen ditugulako
Ez gaude egunkarietan; taberna, autobusetan gaude
Ta elkarri ukitzen diogu efemeridea nahi gabe
Efemerideak gugan zauriak direlako
Norberak bakarrik minez ospatzen ditugulako
Ez gaude egunkarietan; taberna, autobusetan gaude
Ta elkarri ukitzen diogu efemeridea nahi gabe