Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
FAQ
Berri Txarrak; Matt Sharp
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Neurtu al duzu inoiz
nahi duzuna eta behar duzunaren
tarteko distantzia?
Egin al duzu
hori laburtzeko
behar zen guzti-guztia?
Inoiz
Inoiz
Aurkitu al duzu inoiz
esan gabekoen hondakinetan
bilatzen zenuena?
Isiltasunaren forma ezberdinak
hitz higatuetan
Kalkulatu al duzu
aukerak dakarren
galera horren neurria?
Ta inoiz gogoratzen zara
norabidea aldarazi zizun berriaz?
Ta inoiz eman ote duzu
urrats ergelen bat
ondorioak doitu gabe?
Ta inoiz utzi al dituzu
esaera zaharrak
bere horretan zahartzen?
Inoiz
Inoiz ihes egitea
ezinbestekoa balitz
norantz bota lehenengo pausua?
Ta kalkulatu al duzu
aukerak dakarren
galera horren neurria?
Ta inoiz gogoratzen zara
norabidea aldarazi zizun berriaz?
Ta inoiz galdetu al duzu
nora joan daitekeen
betiko galdu den denbora?
Inoiz
Inoiz erre zintuen su horrek berak
argitu zizun jarraitzeko bidea
ibili, erori eta altxatzearen
oinarrizko legea
Inoiz erre zintuen su horrek berak
argitu zizun jarraitzeko bidea
ibili, erori eta altxatzearen
oinarrizko legea
Ikastearen dema ala
Dema bera irakaspen
Ber gauza dira