Zapalduen olerkia (Zuzenean)
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Herri ikustezin hontan
Itzalekin jolasten
Neu izaten saiatzen
Geroa margozten
Nire ezintasun denak
Behin ta berriz kantatzen
Egunsentia hurbilago sentitzen
Denok ez dugu berdin
Kontatzen istoria
Zaila da ulertzea
Bestearen egia
Baina kantatu nahi dut
Zapalduen olerkia
Estalita duten
Samin guztia
Ohe hutsei
Amaren malkoei
Lapurtzen diguten denbora iheskorrari
Burdin hotsei
Aitaren beldurrei
Sufritzen dugunoi
Txikitatik entzuten
Zer izan behar garen
Indarrez inposatuz zer maitatu behar den
Baina kantatu nahi dut
Zapalduen olerkia
Estalita duten
Samin guztia
Lagun minei
Bakardadeari
Bizi gabe utzitako une bakoitzari
Izan zirenei
Gaur garenari
Izango direnei
Esaidazu maitea
Dena aldatuko dela
Bihar ere nirekin
Egongo zarela
Eta ondorengoek
Ez dutela sekula
Kantu hau kantatuko
Malkorik botako
Esan maitea
Esan laztana
Entzun nahi dudana
Esan laguna
Istripuei
Berri txarrei
Bidean galdu ditugun lagun guztiei
Gugatik dena eman dutenei
Askatasun haizeari
Ohe hutsei
Burdin hotsei
Aitaren beldurrei
Bakardadeari
Izan zirenei
Gaur garenari
Izango direnei
Gugatik dena eman dutenei
Askatasun haizeari
Zuei,zuei,zuei,zuei