Skip to content

Korrika (1995). Bizi ganoraz

Popularity · Low

YouTube

Searching YouTube...

Lyrics

Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara, bizi ganoraz. Ez egin galde gu zenbat lagun ote; hirekin asko izan gaitezke. Itsasoan ura ta harea; euskara ere gurea; denona da kaleko hondartza; gerorantza goazen Korrika! Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara, bizi ganoraz. Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara, bizi ganoraz. Denon arnasaz ta hire izerdiaz eginak kasik bide erdia. Basoetan pinu ta pagoa; euskara da geroa; laster bedi karrikako oihana euskalduna goazen Korrika! Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara, bizi ganoraz. Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara, bizi ganoraz. Eskuz-ezku eta azkar pausoa egin dezagun bide osoa. Haizez doaz kantu ta oihuak; jaso denok eskuak. Gure sua euskararen garra helmugara goazen Korrika! Hona aukera: jalgi hadi euskaraz! Laga erdara, bizi ganoraz.