Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Gora Gure Bihotzak
Modus Operandi
Popularity · Low
+
Original
0
0
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Gora gure bihotzak, malkorik ez bidean
Gora gure bihotzak, atzera pausorik ez bidean
Pertsona ugariri munduan hitza kendu digute
Baina gure oihua erraz entzun daiteke
Askapenaren bidean gizaki libre ezberdinek
Metatu ditzagun ahotsak behingoz entzun diezaguten
Aurrera egingo dugu, ez galdu itxaropena
Aurrera egingo dugu, ekaitzen aurrean
Aurrera! Aurrera!
Gora gure bihotzak, malkorik ez bidean
Gora gure bihotzak, atzera pausorik ez bidean
Herriaren sufrimendua eta borroka galduak
Etsipenaren aurrean gu gaude tinko geurean
Izateko jaio ginen eta izan nahi dugu
Gaur izaterik ez badugu, bihar lortuko dugu
Aurrera egingo dugu, ez galdu itxaropena
Aurrera egingo dugu, ekaitzen aurrean
Aurrera! Aurrera!
Gora gure bihotzak, malkorik ez bidean
Gora gure bihotzak, atzera pausorik ez bidean
Milaka bihotz ari dira taupaka, milaka ahots oihuka eta goraka
Milaka ideiek egin dute talka, mila, mila, mila, mila, mila
Milaka txori ari dira hegaka. Milaka kimu ari dira banaka
Milaka otso dira uluka, mila, mila, mila, mila, mila
Gora gure bihotzak, malkorik ez bidean
Gora gure bihotzak, atzera pausorik ez bidean