Skip to content

Ameriketako Bidean

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Huna jadanik hamar egun Itsasoz itsaso noala Nere sortetxetik hain urrun Utzirik amaren hegala! Ai!, nere amaren nigarrak Orai ez daude xukaturik Aita zenaz seme bakarrak Baitzadukan kontsolaturik! Arreba, hor egon zaite, zu Ama maitearen aldean Jinen nitzaiola errozu Bai, urte laburrik barnean Ainharak horra airez aire Nun doazin alde hartara Hegalak banintu ni ere Ez nindaike ez hemen bara Amentsetarik nintzen, barda Aberats etxerat itzuli Bainan ene amentsa joan da Eta oro zaizkit itzali Lore bat bere baratzean Ikusi dut eta han utzi Berari deus ez diot erran Igorriren diot goraintzi Hor berean, lore gordea Egon zakizkit, histu gabe Zu izanen zare neurea Zu, nik ditudan denen jabe Ene gazte lagun maiteak Sorterriaz goza zaitezte Ni hortik hoin urrun joaiteak Oi!, zein nauen ezarri triste