Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Musika Espetxean
Estutu
Popularity · Low
+
Original
0
0
Listen
YouTube
1
2
3
0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Haize batek ehundaka
Kilometrotara
Eramandako txori baten bezala
Bere lagunen deiak
Entzuteko zain
Baina ez zaizkio inondik ageri
Txio horiek
Inoiz hel ez daitezen ari direnak badira
Beraien hotsei
Jartzen gaituzte begira
Noizbait aurkituko garelako bidean
Atzean utziz sarrailen hots guztiak
Sufrimenduz gainezka
Eroritako negarrak
Noizbait aurkituko garelako bidean
Atzean utziz sarrailen hots guztiak
Malko ilunetatik
Jaioko dira berriak
Eta bitartean
Hemen darraigu
Zure musika gugana heltzeko zain
Baina entzun ez arren
Zure deiadarra
Hor dagoela jakitearen indarra
Txio horiek
Inoiz hel ez daitezen ari direnak badira
Beraien hotsei
Jartzen gaituzte begira
Noizbait aurkituko garelako bidean
Atzean utziz sarrailen hots guztiak
Sufrimenduz gainezka
Eroritako negarrak
Noizbait aurkituko garelako bidean
Atzean utziz sarrailen hots guztiak
Malko ilunetatik
Jaioko dira berriak
Aurrera egiteko bidean
Borrokan dihardugu
Soinu berak jar gaitzan behingoz elkarrekin
Gure barrenak irrintzi eta algarez
Beteko diren ametsarekin
Ez zaitez inoiz, inoiz isildu
Eta denok ozen abestu dezagun
Ez zaitez inoiz, inoiz isildu
Musika espetxeetatik mundura zabalduz