Skip to content

Debeku berrien zerrenda

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Debekatu egin da esku hotzak juntatzea Zer egin behar den bakarka ere pentsatzea Agindutako hitzak saihestu edo aldatzea, aldatzea. Debekatu da arazo larriez galdetzea Oker edo artez egindakoaz hausnartzea Poliziaren kontrolpetik kanpo ibiltzea, ibiltzea Debekatu da ahaztea eta oroitzea Eguna etorkizun zatiekin osatzea Hormak izkribuz ezpainak abestiz pintatzea, pintatzea. Askatasunik baduzu ez zaitez gera hain gabe Askatasunik baduzu Debekatu da gauzak aldatzeko gertutzea Aurreiritzi edo neurririk gabe maitatzea Bai munduan eta bai ilargian bizitzea, bizitzea. Askatasunik baduzu ez zaitez gera hain gabe Askatasunik baduzu ez zaitez gera hain gabe Askatasunik baduzu ez zaitez gera hain Askatasunik baduzu ez zaitez gera hain gabe Debekatu da elkartzea eta pentsatzea Desobeditzea, galdetzea, ibiltzea Ahaztea, oroitzea, abestea, maitatzea, bizitzea.