Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Nafarroa
Oskorri
Popularity · Moderate
+
Original
0
0
Listen
YouTube
1
2
3
0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Bai Hotza eta ubela
heriozaren dolu gela.
Gurean dugu gaudela
gaua bezain egun goibela.
Ama kendu digute
jaiotzen ari ginela
gero diote gure
etxea ere ez dela.
Gurean dugu gaudela
gaua bezain egun goibela.
Gure kondairaren zama
haize arrotz batek darama.
Ez etxe eta ez ama!
Hustu dute gure izana.
Ai zer tristea etxe
ama kendu diotena!
Etxerik gabe ere
oi ama, zer itomena!
Ez etxe eta ez ama!
Husto dute gure izana.
Nafarroa, Nafarroa!
Gure etxeko abaroa
Arranoa, arranoa!
Amarik gabe nora hoa?
Aralartik Irati
haritza eta pagoa.
Bera ere bi zati
eta josirik ahoa.
Arranoa, Nafarroa!
Etxerik gabe nora hoa.