Skip to content

Zure Mina

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Hamarrak dira ta mezu batek izoztu egin nau Ez da egia, ez da egia, ezin daiteke izan Ez da ixiltasun hau baino soinu jasangaitzagorik Ze sufritu ote duen hemen ez egotea erabaki duenak Leporaino egote hori ezin zaio leporatu biziari bertzerik Berezia da, berezia da: ez nekien deus zutaz aspaldian Baino egia erran, baino egia erran Oroitzen zaitut hain garbi zure berezitasunean Nahiago nuke zuretako kantu hau izango balitz rantxera bat Baino utziko dugu aurreragorako Ze sufritu ote duen hemen ez egotea erabaki duenak Leporaino egote hori ezin zaio leporatu biziari bertzerik Eta nork asetuko du orain utzi duzun gosea etxean ta larrean? Zure mina joan bedi behingoz, ez dezala zauritu hemengo bertze inor Zure mina joan bedi behingoz, ez dezala zauritu hemengo bertze inor Zure mina joan bedi behingoz, ez dezala zauritu hemengo bertze inor Zure mina joan bedi behingoz, ez dezala zauritu hemengo bertze inor Zure mina joan bedi behingoz, ez dezala zauritu hemengo bertze inor