Iraganaren Bila
Popularity · Low
YouTube
Searching YouTube...
Lyrics
Ibai ertzetik ibiltzen topa nintzan lagun batekin
Karramarru gorriaren antzaz, begirada zuen berezi.
Proposatu zidan bueltatxo bat ematea,
Ta konturatu baino lehen ibiltzen hasi ginen.
Txoritxoak atzeraka hegalean zebiltzan
Euri tantak gorantza hodeietara bihurtzen ziren
Belar berdea lurrerantz, kumeak sabeletara,
Izugarrizko bidaia iraganaren bila.
Zein luze bidaia, denboran zehar,
Gauzez betea iraganaren bila.
Hura zen zoriona ailegatu ginenean,
Han zegoen gizon zaharra, gizon zahar iletsua
Tanbor bati kolpeka.
Norbait alboan zeukan,
Gizon hura ni neu nintzan, ta zu zinen albokoa.
Zein luze bidaia, denboran zehar,
Gauzez betea iraganaren bila.