Skip to content

Xileko langileria

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Ximixta baten pare eguzki gorrail bat ikusi ondoan, Xileko langileria berriz, Gau beltzean sartu da. Langileen kopetak beheititu dira, haien begiak zorroztu bihotzak gogortu eta eskuan zaukaten xoria airatu. Alta zenbait denboraz uste ukan dute, uste ukan dute bai eguzki gorrail hori gorriagotuz joanen zela ta zuzen den bezala klase gabeko gizarte bat, eginen zutela. Baina ez ... Haundi-maundi madarikatuek ez dute horrelakorik onartu eta beren interesak zaindu beharrez erabakia segidan hartu iraultzaren gidariak behar zirela suntsitu! Beren lan tzarraren obratzeko denak zauzkaten eskuko dirua eta armak, armak eta dirua Ipar Amerikaren laguntza, Ez dut aipatzen Eliza ... Populuak aldiz, gaixo populuak bere buruaren zaintzeko faxismoari ihardukitzeko ez zuen deus kasik bere esku hutsak baizik ... Ta esku huts horiek moztu dituzte Gobernuko giderrez jabetzeko ta jabetu ondoan, oraindik salbaikeria harrigarrienen egiteko: politika gizonak hil sindikalistak hil olerkari ta kantariak hil. Eta bizi gelditu direnen saria, desterru edo presondegia, eguneroko miseria. Geroztik, Xileko langileria doluminez dago eta badaki zeru gainean ez duela izarrik ikusiko askatasuna ez baitzaio zerutik jautsiko baina bai, lur huntan aski gudukatuz zuzentasunak baitu, egun batez, irabaziko. Egun batez, irabaziko. Xileko langileria lurrera eroriak ta Euskadiko langileria zutitzen hasiak, zein diren elkar iduriak (bis).