Skip to content

Zu Eta Ni

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Zurekin amestutako gau haietan, erantzuna jaso nuen nere barrenetan izarren dizdira, zeruaren goienean, zure islada agertzen da, osotasunean... Zu eta ni ametsetan, galtzen gera bazterretan poza degu bihotzetan, egun berri baten zai Paradisu bat irudikatu, ederrena zarela ezin dizut ukatu sentimenduak bihotzean dira metatu, elkarrekin batera bidaiatu dezagun Ezindet gehiago, ulertu nazazu, arima triste batek alaia behar du elkarrenganako miresmena elikatu, gure maitasuna ezin dutelako debekatu Aldatu dezagun panorama, eta gure bizitzetatik bota drama, gure barruan gorde arbasoek esana, ez dezagun ahaztu inoiz beraiek emana Erakutxidazu, zure xarma dana, kontuketan edango degu Havana zirraraz beteriko gaua zure aldamenen, bizitza hontan, eztet besterik eskatzen Zu eta ni ametsetan, galtzen gera bazterretan poza degu bihotzetan, egun berri baten zai Gogoratzen. ezindetelako ahaztu ta iragana, nahiago det gosez ibili lapurtu bano jana, zein bano zein bizitzan gure lana Irribarre batekin atera kalera, haundiuste hoiek bano gehiago bazera bestela, basapiztiek minduko zaituzte eta zure argia itzaliko dute Ez, hori ezindelako onartu batak bestea babestu,oihukatu ez garela geratuko geldi, etorkizuna hobetu dedin Izan bedi, argia zeruan, aldatu dadila pertsonen eredua izan garelako zapalduak, bizitza zoragarri honetan Zu eta ni ametsetan, galtzen gera bazterretan poza degu bihotzetan, egun berri baten zai