Skip to content
Lyric
Dive
Public playlists
My playlists
Search
Sign in
Aska gaitezen
En Tol Sarmiento
Popularity · Low
+
Original
0
0
Listen
YouTube
1
2
3
0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced
Lyrics
Original
Translation
Bilingual
Ez ditut oraindik kendu gure argazki guztiak
Ta liburuak daude oraindik utzi zenituen modu berean
Libreta zaharrean daude zure azken marrazkiak
Gauero begiratzen ditudanak lokartu aurretik malko artean
Denborak suntsitu du eraiki genuen gaztelua
Ta bakarrik sentitzen naiz inoiz ez bezala
Ez ginen konturatu heltzen ari ginela mugara
Ta erori ginen batera amildegira
Ez zintudan nahi galdu, ez zaitut nahi ahaztu
Benetako maitasuna zurekin sentitu dut zer den
Ez zintudan nahi galdu, ez zaitut nahi ahaztu
Baina min gehiago egin baino lehen aska gaitezen, aska gaitezen
Etxeko isiltasuna orain da luzeegia
Ta faltan botatzen dut esnatzen ninduen zure arnasa goizero
Noizbait orbainduko al da itotzen nauen zauria?
Orain zu gabe ez dut indarrik etorkizunari aurre egiteko