Skip to content

Dominus Bobiskum

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Buda ta Jesukristo bai eta Ala ere Tao eta Jehova jaungoikoen orgian daude dantzan Jesus dugu Hippia, Buda da skin head, ehundaka jaungoiko beltz zarata egiten daude dantzan Hor ditugu neskak jainkosa politak, ta denen gainetik Uso Sainduak egiten du hegan, hegan. Zeruko aingeruak, tronpeta jotzen, oraindik ez dakite zein sexu duten. Bakok ekarritako ardo goxua berotzen ari da gure guatekea. Astiro astiro, badago desmadratzen, Jaungoikoak bezala dira dibertitzen dantzan, dantzan. Kristo, zelako kristo, Buda moskorturik, Alaren emazteak zazpi ohialetako dantza eginez. Jehovak ezin du panfletorik saldu, Ala da txapeldun "Mister Zeruaa"-ren lehiaketan. Dantzan. Itzal arrotzak hurbiltzen dira gauaren erdian diskotekara, berrogei ta lau mozorro daude une egokian ekiteko prest. Buztana dute, dira adardunak, azal gorriak denek dituzte. Barruan inork ez du susmatzen beraien poza zer laburra den. barruan inork ez du susmatzen hurbil dagoela ESTATU KOLPEA Ekintza izan du kriston arrakasta. Jaungoiko guztiak hil, ta lider berria: AITA SANTUA.