Skip to content

Oreka ezina zen indibiduo baten azken pentsamenduak

Popularity · Low

Listen

YouTube

0:00 / 0:00
Loading YouTube player...
Lyrics offset
Synced

Lyrics

Aire erdian mantentzen den ur bolumen kubiko batetan salto batez haraino iritsi ta bertan hondoratzean hegan egiteko ametsa bete zezakeela pentsatu zuen. "gorputza inerte utzi dut oreka lortuko zain nago, geldirik egon ez gero beheruntz amilduko naiz, beste aukerarik gabe, lurra jo besterik ez dago", pentsatu zuen." jakin izan bazenu nola den horren orekaezina sentitzea, argitu gabe geratuko da, tristezi edo zorionaz izan den" Atlantiko erdian hondoratzen den kristalezko kubo batean ikusi zuen bere burua "ez da argirik, hotza dago baina oraindik arnastu dezaket", pentsatu zuen. jakin izan bazenu nola den horren orekaezina sentitzea, argitu gabe geratuko da, tristezi edo zorionaz izan den" argitu zuen.